|
<<
Kalitatea
|
||
|
ZUBIALDEn, kalitatearen ikuspegi desberdinak izan nahi ditugu bistan: bezerotik hasi eta fabrikazioraino, giza baliabideen inplikazioa, berrikuntza, izan ere "kalitate-bermatze" edo eta "etengabeko hobekuntza" izendapenei lotzea, beharrezko izanik ere, ez da nahikoa. Kalitatearen irudia gaur egun lotu behar zaie ingurune aldakorrek garapenari ezartzen dioten dinamika ezinbesteko eta aldaketari. Aurrera begira, "ZUBIALDE, kalitatearen bila" da gure asmoa. Ez gara egitasmoei eta prozedurei buruz ari, baizik eta kontzeptuaren beraren bideaz, aplikazioaz, eraginaz eta zabalkundeaz. |
Laborategi moderno bat dugu, gure produktuen eta
gure lehengaien baloreak aztertzen eta zehazten dituena
|
|
![]() |
||
Prozesu
uren eta botatako uren analisia isurkarien tratamendu fase bakoitzean
Prozesu
jarraikorrean parametro guztien kontrol ezin zehatzagoa egiten dugu
|
Prozesuaren kontrola Plantaren kontrolerako eta gestio integraturako kontrol inteligente sistema dugu. Sistemak modu erraz batez plantaren neurri eta datuen jabe egitea ahalbideratzen du, bai benetako denboran nola historiarenean ere; horrekin batera ahalbideratzen du prozesuaren aldagaien kontrola eta datu guztiak behar diren tokian eskura izatea: kontrol gelan, produkzio zentroko beste arloetan, erabakitze-puntuetan, bitartekoa bata ala bestea izan, kontrol sistemaren saretik beretik, plantaren datu saretik edo WEB saretik. |
|