<< Lehengaia

Gure produkzioan zur erretxinaduna erabiltzen dugu, izen zientifikoaz Pinus Radiata ezagutzen dena. Konifera hau bestelako izenez ezagunagoa da beharbada, insignis pinu, Monterreyko pinu eta pinu radiata gisa alegia. Gure elkargoan XIX mendean sartu zuten eta gaur egun EAEko basoaren %43 da. ZUBIALDE arbola multzo horren erdian kokaturik dago eta 100 kmko eremuaren barruan geratzen da. Neurri txikiagoan itsas pinua erabiltzen dugu, Gaskoniako Landetatik ekarria, Europa mendebaldean dagoen zur erretxinadunari dagokion lurralderik handiena bera (1.000.000 Ha. gutxi gora-behera). Ekarritako zura basoak garbitzeko eta indartzeko egiten diren entresaka eta soiltze lanetatik hartutakoa da, zerrategietarako mozten diren pinu handien puntetatik ere bai.