<< Ingurugunea
Prozesuan erabilitako ura Urola ibaitik hartzen dugu. Uren ibilbidea ia itxia da eta uraren erabilera ez da tm ko/3 m3. Hondakin urak tratatzeko instalazioa dugu, eta lehendik urak ere tratatuak izaten dira galbahe bidez. Horrela batetik zuntzak berreskuratu eta produkzio prozesura bidaltzen dira, eta bestetik isurkari bat lortzen da berdintzeko urmael batera bidaltzen dena, isuritako guztia ekualiza dezan.
    Gero, isuritakoari aurreneko tratamendu ematen zaio: tratamendu fisiko-kimiko bat hain zuzen, aire nahasiari eskerreko flotazio bidezkoa eta gero galbahetu egiten da. Irten ondoren, hozteko dorre batek tenperatura 30 gradutaraino jaisten du eta hortik istil aktibatuen tratamendu biologikora bidaltzen da: bi erreaktore biologiko paraleloan jarriak, bakoitza 450 m3 koa, galbahe bigarren mailakoa eta istilak birbideratzeko gordailua. Lortutako isurkaria bidali egiten da hirugarren mailako tratamendu batera, ibaira bota aurrekora. Hiru tratamenduetan Lortutako istilak istil biltegi batean gordetzen dira, istil deshidrataziorako tresna zentrifugatzaile batean amaitzeko azkenik.