|
<<
Aurkezpena
|
||
| ZUBIALDE S.A 1985eko azaroaren 21ean sortu zuten. Pasta mekanikoa sortzen eta gero saltzen saiatzen da. Urtero 100.000 TMkoa da bere produkzioa. Enpresa Aizarnazabalen (Gipuzkoan) dago eta 87.000 m2 lur ditu Urola ibaiaren ondoan, eta hangoxe urak erabiltzen ditu bere produkzio-prozesuan. | ||
![]() |
||
| Eskainitako kalitateak bi dira batez ere: mekaniko gordina, eranskin kimikorik batere ez duena, eta mekaniko zuritua, hidrogeno-peroxidoaren bidezko trataera baten ondorioz lortutakoa. Pasta klase bakoitzeko lau barietate daude errefinatuaren arabera. Pasta %85eko idortasuna duela aurkezten da, 890 x 630 x 550 ko fardeletan. Fardelak lizartu egiten dira 6 edo 8ko unitateak osatuz. |
70 langilek
egiten dute lan, horietatik 50 produkzioan, eta gainerakoak mantenimenduan,
zerbitzuetan, administrazioan edo zuzendaritzan.
Produkzioak
Non-Stop sisteman egiten du lan, urtean 365 egunez 5 lanalditan
![]() |
|